Abenduak 12 eta oraindik loteria erosi gabe. Mikel Arenaza abokatuak loteria erosi nahi zuen eta pentsatu zuen: "zein zenbaki hartuko dut?"
Loteria-dendara telefonoz deitu zuen, salgai zeuden zenbakiak jakiteko:
07702
14222
42424
64523
Horiek ziren dendan salgai zeuden zenbakiak: "lehena ez zait gustatzen. Bigarrenak eta hirugarrenak zifra asko errepikatzen dituzte. Laugarrena hartuko dut, ez baitu zifrarik errepikatzen. Baina, zifrak errepikatzea hobe ala okerrago?
Azken urteotan tokatutako zenbakiak begiratuko ditut:
55458
86049
91023
79350
39086
72973
20517
92870
65801
27954
08887
38465
48109
14538
61845
47362
07921
10874
83016
51372
....
Ez da posible... zozketa hauetan iruzur egiten dute!!!"
Zertan oinarritu da Mikel zozketa-arduradunak salatzeko?

Zifrak errepikatzen baldin badira probabilitatea 0,6976 edo, beraz azken urteotan 14 zenbakietan zifrak errepikatzea normaltzat hartuko genuke baina zozketan horretan 3 kasutan baino ez dira errepikatzen!
ResponderEliminarAupa Marta, oso ondo! Argi ibili zara. Adibide honekin badugu beste arrazoi bat emateko matematika zertarako balio duen galdetzen digutenean...
ResponderEliminarAbokatu honek matematikan oinarritu daiteke iruzurra frogatzeko ;)
Baina horrek ez du esan nahi iruzur egiten dutela. Adibidez, esan dezakegu ez dela posible azken 10 urtetan zenbaki berdina ateratzea?? Ezinezkoa da?? Edo 10 aldiz dado bat botatzean zenbaki berdina ateratzea??
ResponderEliminarBai, askotan partxisean edo antzeko joku batean gabiltzanean 6ak etengabe ateratzen dira eta 5ak inoiz ez. Emaitza hauek paper batean apuntatuko bagenitu, 90 alditan bota ondoren, zenbaki guztiak atera beharko ziren gutxi gora behera 15 alditan.
EliminarJakina, bost-a 6 aldiz edo gutxiago ateratzearen probabilitatea 0,0055 da.
Beraz, 6 aldiz besterik aterako balitz, dadoa defektuosoa dela suposatu beharko genuke.
Loteriaren kasuan, gertatutakoaren probabilitatea kalkulatuko bagenu, 0,0000000...?? ateratzen da. Zer pentsatu beharko luke epaile batek zure ustez?